Txikitori elkartasuna adierazteko beste bi hitzordu jarri dituzte Busturialdean
Elkarretaratzeak egingo dituzte; bihar Gernika-Lumon eta astelehenean Bermeon.
Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal preso politikoari babesa adierazten jarraituko dute Busturialdeko bizilagunek. Hala, bi hitzordu jarri dituzte. Lehenengoa biharko jarri dute; elkarretaratzean batuko dira 20:00etan, Gernika-Lumoko Merkurion. Astelehenean, berriz, Bermeon egingo dute elkarretaratzea: 19:30ean, Batzoki aurrean.
50 egun gose eta komunikazio greba egin ostean, gose eta egarri greba hasi zuen txikitik azaroaren 2an. Busturialdeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendutik azaldu dutenez, elkartasuna adierazi gura diote, “bere helburuekin (Independentzia eta Sozialismoa) bat datozela aldarrikatzeko”.