Iparragirre kaleko zoladura hobetuko du Gernika-Lumoko Udalak
Gaurtik astelehenera arte, ibilgailuen joan-etorria itxiko da Iparragirre kalean, eta Goikoibarrako industrialdetik desbideratuko da 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Gernika-Lumoko Udalak Iparragirre kaleko zoladura hobetuko du. Lanen lehenengo faseagaz hasiko dira bihar, eta astelehenera bitartean asfaltatze lanak egiten ariko dira Gernika-Lumora sartzeko biribilgunetik Gurutze Gorriraino.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, gaurtik astelehenera arte ibilgailuen joan-etorria itxiko da Iparragirre kalean, eta Goikoibarrako industrialdetik desbideratuko dituzte ibilgailuak 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Gero, bigarren faseari ekingo diote. Fase horretan, Gurutze Gorritik Astrako pasabiderainoko tartea egokituko dute.