23 urteko gazte bat atxilotu dute Gernikan, droga-trafikoagatik
Astelehenean atxilotu zuten 23 urteko mutila, droga trafikoaren delitua leporatuta. Atxilotua atzo eraman zuten agintari judizialaren aurrera, eta aske utzi zuten, ikerketapean, substantzia sorgorgarrien trafikoaren delitua leporatuta.
Ertzailek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean Gernika-Lumon, droga trafikoaren delitua leporatuta.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak erabiltzen zuen lokalean hainbat marihuana poltsa eta haxix tableta aurkitu zituzten. “Lokaletik usain handia irteten zen eta bizilagun batek udaltzaingoari abisua emanda aurkitu zuten droga”, azaldu dute.
Hori horrela, Ertzaintzako hainbat baliabide hurbildu ziren bertara, eta lokaleko ertz batean aurkitu zituztela marihuana kukulak eta landareak adierazi dute. Guztira, 15 kiloko 16 poltsa eta bi kaxa aurkitu zituzten, eta 2,5 kilo pisatzen zuten 21 haxix tableta zenbatu. Halaber, hiru doitasun-balantza, auto baten matrikula eta oharrak idatzita zituen orri bat ere aurkitu zituzten.
Ikerketa abiatu zuten orduan, eta hala jakin zuten lokala erabiltzen duen 23 urteko gazte bat zela susmagarria. Ertzaintzak astelehenean atxilotu zuen droga-trafikoaren delitua leporatuta eta Ertzaintzara eraman zuten dagozkion izapideak egitera. Atxilotua atzo eraman zuten agintari judizialaren aurrera, eta aske utzi zuten, ikerketapean, substantzia sorgorgarrien trafikoaren delitua leporatuta.