Muruetako Udalak Eleizaldeko zabuak egokitzeko lanak egin ditu
Lurzoru guztia berritu dute: Kautxua finkatu dute, eta belar artifizial berria ere jarri dute.
Muruetako udal arduradunek azaldu dutenez, Eleizalde auzoko zabuak, baranda eta sastarrontzia lixatu eta margotu dituzte.
Era berean, guneko lurzoru guztia berritu dute; kautxua finkatu dute eta belar artifizial berria ere jarri dute.
Inguru horretan dauden eserlekuak ere lixatu eta margotu dituzte. Gainera, Berdintasunaren eserleku bat jarri dute, kolore morez margotuta. Eta, LGTBI kolektiboaren koloreekin margotu dute, berriz, beste eserleku bat.