Muruetako alkateagaz batu da Bizkaiko ahaldun nagusia
Muruetan bertan batu dira, eta bilera "emankorra" eduki dutela esan du Muruetako alkate Julen Karrionek.
Muruetan egon zen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, atzo. Hain zuzen ere, Muruetako alkate Julen Karrionegaz batu zen.
Karrionek esan du “ohorea” izan dela Rementeria Muruetan izatea. Azaldu duenez, esku artean dauzkaten zenbait proiektu eta bizi dugun egoeraren inguruko hausnarketak elkarbanatu dituzte.
Bilera “emankorra” eduki dutela esan du, eta elkarlanean jarraituko dutela gaineratu du Muruetako alkateak.