Kiroldegia berriro zabaltzea erabaki du Elantxobeko Udalak
Segurtasun neurriak betez, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30era joan daitezke herritarrak. Aurretiaz txanda hartu behar da.
COVID-19ak eragindako gaur egungo egoerara egokitutako neurriekin atzo [azaroak 2] zabaldu zuten berriro Elantxobeko udal kiroldegia. COVID-19aren egoeraren bilkaeraren arabera, baldintzetan aldaketak egon daitezkeela jakinarazi dute.
Astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era egin daiteke kirola bertan. Sei erabiltzaileko aforoa dago, hiru pertsona egon ahal dira aldi berean solairu bakoitzean.
Txanda erreserbatu behar da, eta eguneko txanda bakarra hartu daiteke, udalaren web orrialdean edo mugikorrerako aplikazioaren bidez. Kiroldegi barruan uneoro maskara ipinita eduki behar da, 2 metroko segurtasun tartea mantendu behar da, eta erabiltzaileek euren toallak etxetik eroan behar dituzte. Aldagelak eta dutxak itxita daude.
Txanda amaitutakoan, erabilitako makinak eta materiala desinfektatzea derrigorrezkoa. Hain zuzen, txandak 45 minutuak dira, eta txanden artean 15 minutu erabilitakoa desinfektatzeko izatea aurreikusi dute. 11.00etatik 11.30era garbiketa eta desinfekzio orokorra egingo du garbitzaileak.
Udal ordezkariek errespetuz jokatzeko eskatu diete kiroldegiko erabiltzaileei: “Zuen laguntza eta arauen errespetua eskatzen dugu; denon onerako da, eta arduratsu jokatu behar dugu”.