Txikitori elkartasuna bidali diote Gernikatik
Iñaki Bilbao 'Txikitok' gose eta komunikazio greba bertan behera utzi duela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak.
Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal preso politikoari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo, Gernika-Lumoko Merkurion.
Bilbaok 50 egun baino gehiago egin ditu gose eta komunikazio greban, Euskal presoek jasaten dituzten muturreko baldintzak salatzeko. Baina Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak gaur jakinarazi duenez, greba bertan behera utzi zuen atzo. “Atzo Portuko Ospitaletik Puerto-IIIko erizaindegira eraman zuten”, adierazi eta jogurta eta zopa hartu zituela zehaztu dute.