Gelditu barik, kultura eta musika bultzatzen
Rockumentalen hiru saio prestatu dituzte, eta bihar hasiko dira ‘This is Spit Tap’ filmaren proiekzioagaz. Egoerara egokitu eta herritarrei kultura eskaintzen jarraitzeko apustua egin dute.
Iparragirre Rock Elkartekoak ez dira gelditzen. Egoerara eta momentura egokitzen dira, eta musika eta kultura sustatzeko lanean jarraitzen dute. Hala, Rockumentalen hiru saio prestatu dituzte, eta bihar hasiko dira emanaldiekin.
“Geldi eta gora begira egotea ez zenez gure planen barruan sartzen, gutxienez Gernika-Lumo eta alboko herrikoentzat plan alternatiboak eskaintzera gatoz”, azaldu dute rock elkarteko kideek.
Saioetan lehenengoa, Spinal Tap musika taldeari buruzko dokumentala izango da: This is Spinal Tap. Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren ikus-entzunezkoa da, 1984. urtean ekoiztutakoa. Dokumental faltsu bat bezala grabatuta dago, hau da, bizitza errealaren grabazio bat bezala aurkezten da, baina fikziozko lan bat bezala ekoiztuta dago. Ikus-entzunezko zuzendariak berak eta aktoreek sortutako heavy metal talde bati buruz hitz egiten du.
Azaroaren 14an izango da bigaren saioa, eta Joe Strummer: Vida y muerte de un cantante filma proiektatuko dute. 2007an Julien Templek zuzendutako ikus-entzunezkoa da, The Clash punk rock talde ingelesaren liderra den Joe Strummerri buruzkoa.