Aurtengo Laguna txartelaren erabilera 2021era luzatu dute
Txartela aurton egin dutenek, baldintza berdinekin erabili ahal izango dute hurrengo urtean.
Aurtengo Gernika-Lumoko kultur etxeko Laguna txartela datorren urtean ere erabili ahalko da: “COVID-19ak eragindako krisiaren erruz kulturan sufritu dugun geldialdiaren aurrean, 2020ko Laguna Txartelaren abantailez gozatzen jarraitzeko, txartelaren erabilera 2021era luzatuko da”.
Beraz, txartela aurton egin dutenek, baldintza berdinekin erabili ahal izango dute hurrengo urtean. Hau da, Lizeo Antzokian eta Elai-Alai areto txikian programatutako ekitaldi guztietan %25eko deskondua izango dute, eta Euskadiko Antzoki Publikoen sare osoan deskontuak edukiko dituzte.
Halaber, txartelaren erabiltzaileek zinemarako sei sarrera doan eskuratu ahalko dituzte, eta urteko ikuskizunetako baterako ere doako bi sarrera eskatu ahalko dituzte.
Familia bereko hiru kide edo gehiago Lizeo Antzokiko bazkide izanez gero, txartelaren urteko kuota murriztuko zaiela zehaztu dute kultur arduradunek.