Ertzaintzak 1.000 marihuana landaretik gora atzeman ditu Mundakan
Pertsona bat atxilotu dute, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.
Ertzaintzak marihuana plantazio bat aurkitu eta desegin zuen joan den eguenean, Mundakako etxebizitza batean. Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, mila bat marihuana landare, 200 aldaxka eta kukulu eta landareak hazteko, mantentzeko eta manipulatzeko beharrezko azpiegitura guztia aurkitu zituzten. Horrez gain, 2.000 eurotik gora ere atzeman zituzten 50 euroko billeteetan.
Ertzainek aipatu etxebizitzako jabea atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta. Eguena arratsaldean eraman zuten agintari judizialaren aurrera.