Aurten ez da euskal jairik egongo
Udalak herritarrei erantzukizunez jokatzeko deia egin die. Hain zuzen, ekitaldirik ez egiteko eta segurtasun neurri guztiak "zorrotz" betetzeko eskatu die.
Koronabirusaren ondorioz, oraingoan, urriaren 3an egitekoa zen Euskal Jaia bertan behera uztea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak.
Erabakia jardueran parte hartzen duten talde kulturalekin adostu dutela, eta osasun irizpideetan oinarritutakoa dela azaldu dute. Jokin garatea Kultura zinegotziak “ez dela jaiak egiteko unea” adierazi du: “Udaletik ziur gaude ez dela ekitaldi handietarako unea, oraindik ez direlako betetzen pilaketak ahalbidetzeko behar diren normaltasun-baldintzak”. Gaineratu duenez, lehentasun handiena “pertsonen osasuna zaintzea” da, eta, horregatik, “zuhurtziaz” jokatu behar dela dio.
Era berean, udalak herritarrei erantzukizunez jokatzeko deia egin, eta jai ekitaldirik ez egiteko eta segurtasun neurri guztiak “zorrotz” betetzeko eskatu die.