'Amarillo caido del cielo' emanaldia ikusgai, Foruan
Tourseko San Martin elizan izango da ikuskizuna 19:00etan; ateak, hala ere, 18:30ean zabalduko dituzte.
Ruido Interno taldearen Amarillo Caido del Cielo emanaldia ikusgai egongo da domekan, Foruan.
Tourseko San Martin elizan izango da ikuskizuna 19:00etan. Hala ere, elizako ateak 18:30ean zabalduko dituztela jakinarazi dute.
Sarrera librea eta doakoa izango da, elizaren edukiera bete arte.
Emanaldiaren ostean, bertaratutakoek tailer eta topaketa batean parte hartzeko aukera edukiko dute.