Gernika BHIko irakasleen herenak greba egingo du
Babesgabetasuna dela eta, biharko grebarekin bat egiteko arrazoiak kaleratu dituzte gaur, ikastetxe aurrean egin duten elkarretaratzean
Gernika BHIko zenbait irakaslek elkarretaratzea egin dute gaur, ikastetxe aurrean. Hezkuntzan biharko deituta dagoen grebarekin bat egiteko arrazoiak kaleratu dituzte. Hezkuntza segurua ikasle eta langileontzat zioen pankarta nagusiak. Hala ere, bestelako aldarrikapenak ere erakutsi dituzte gaur goizeko protestan. Besteak beste, irakasleek esku artean izan dituzten kartel txikietan irakur zitekeen segurtasunarekin lan egin nahi dutela; 860 ikasle eta 120 langilerentzat bi termometro baino ez dituztela; dituzten baliabideekin ezinezkoa zaiela segurtasun-tartea bermatzea, 29 ikasle 53 metro koadrotan egon beharko dutelako; 1.000 pertsonarentzat garbitzaile erdi bat gehiago besterik ez dutela edota teknikorik ez dutela.
Horrez gain, biharko greba deialdiaren lelo nagusiarekin ere bat egin dute gaurko elkarretaratzean, eta hezkuntza itzulera segurua eta adostua izan behar dela aldarrikatu dute. Jakinarazi dutenez, Gernika BHIko irakasleen herenak bat egingo du biharko greba deialdiagaz.
P