Igor Gonzalezen heriotza salatu dute
Lamerako harrizko bankuan batu ziren atzo hainbat herritar.
Sortuk deituta, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Lamerako harrizko bankuan.
Astelehenean, berriz, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, Batzokiaren aurrean batu ziren.
Igor Gonzalez Sola euskal preso bilbotarra joan den barikuan hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan.