Gizon bat hil da Kortezubin, auto batek harrapatuta
Zapatuan 23:00ak aldera gertatu zen istripua, BI-4244 errepidean.
71 urteko gizonezko bat hil zen zapatu gauean Kortezubin, auto batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez, istripua zapatuan 23:00ak aldera gertatu zen BI-4244 errepidean, Kortezubiko udal barrutian.
Hyundai auto batek 71 urteko gizona harrapatu zuela adierazi du segurtasun sailak. Osasun zerbitzuak istripua gertatu zen lekura hurbildu ziren, eta konorterik barik zegoen biktima artatu zuen. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, baina azkenean hil egin zen.
Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren arrazoiak argitzeko.