Txirrindulari bat Galdakaoko ospitalera eraman dute zaurituta
Txirrindulari eta auto baten arteko istripua egon da 08:30etan, BI-635 errepidean, Gernika-lumoko saihesbidean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, txirrindulari bat Galdakaoko ospitalera eraman dute gaur goizean, auto batek kolpatu eta gero.
Istripua 08:30etan izan da BI-635 errepidean, Gernika-lumoko saihesbidean, Ajangiz parean. Segurtasun sailak adierazi duenez, 36 urteko txirrindulariak “kolpe handia” hartu du, eta ondorioz, ospitalera eroan dute. Istripua gertatu denean auto ilarak sortu dira.