Mertzede kaleko espaloia zabaltzeko lanean ari dira
Lanok aste honetan amaitzea aurreikusi dute udal arduradunek.
Gernika-Lumoko Udalak gune publikoak hobetzen jarraitzen du, eta oraingoan Mertzede kaleko espaloia birmoldatuko du 5. atariaren parean.
Orain artean, kaleko tarte horrek 21 metro luze eta 1,20 metro zabal zituen, baina berritu ostean, 1,75 metroko espaloia izango dela adierazi dute udal arduradunek. Zoladura ez labaintzeko baldosagaz zolatuko dutela zehaztu dute, eta lanok aste honetan amaitzea aurreikusi dute.