Beste positibo berri bat Bermeon
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 27 izan ziren atzo baieztatutako positiboak; horietatik, 11 Bizkaian.
Koronabirusak gure artean jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datuen arabera, atzo positibo berri bat egon zen Bermeon. Aste batean, hortaz, 7 dira kostako herrian baieztatutako positiboak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 27 izan ziren atzo baieztatutako positiboak: 11 Bizkaian, 2 Araban eta 14 Gipuzkoan.
Atzo eta herenegun, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.262 proba (3.940 PCR eta 322 test azkar) egin zituzten. Azken bi egunetan, bestalde, koronabirusik gabeko 20 pertsona baieztatu dituztela jakitera eman dute, hau da, gaixotasuna hartu ondoren PCR negatiboa eman dutenak.