Sormena lantzen ari dira gaur Santa Katalinan
Danona Donea jaialdi alternatiboan murgilduta daude gaur.
Sormen kolektiborako espazioan bihurtu dute gaur Santa Katalina, hirugarren urtez. Danona Donea jaialdi alternatiboaren txanda da, eta eguraldia lagun dute, gainera.
Jaialdi komertzialetatik urrun, sortzeko eta harremanak estutzeko jaialdi aproposa dela diote antolatzaileek. Goiz-goizean jende gutxiago egon bada ere, eguerdi partean jendea heltzen hasi da eta bakoitzak bere proposamena eroan du jaialdira, hori baita jaialdiaren muina.
Hala, jostailu ekologikoentzako lekua daukate, tximeletak behatzeko zein sendabelarrak ezagutzeko ibilaldiak egingo dituzte, gitarra eta txalaparta ere badaukate eta Mundakan egonda olatuak hartzeko aukera ere proposatu du baten batek, beste hainbaten artean.
Bazkaltzeko tartea daukate orain, 16:00tan jarraituko dute parte hartzaileek proposatutako egitarauagaz. Amaitzeko, 18:30ak aldera, eguneko balorazioa egingo dute borobilean jesarrita.