Positiboek goraka jarraitzen dute Bermeon
Atzo positibo kasu berri bat egon zen, eta bi izan ziren barikuan.
Koronabirusean positibo berriak baieztatu dira azken egunetan Bermeon. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, barikuan bi kasu baieztatu zituzten, eta bat gehiago atzo. Sei dira, hortaz, azken astean udalerrian baieztatutako positiboak.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 27 kasu positibo baieztatu ziren atzo: 16 izan ziren Bizkaian emandako positiboak, 8 Gipuzkoan eta 3 Araban.