Bermeoko GIZ gaur hasi da aurrez aurreko arreta ematen
Udako ordutegiagaz ari dira lanean; astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00era.
Koronabirusa dela eta azken hilabeteetan zarratuta egon ostean, Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ) gaur hasi da aurrez aurreko arreta eskaintzen.
Udako ordutegiagaz ari dira lanean, hau da, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00era. Azaldu dutenez, GIZera joateko beharra daukatenek, maskara eroatea derrigorrezkoa izango dute bulegora sartzeko. Eurak, berriz, desinfekzio eta babes neurriak bermatuko dituztela adierazi dute.
Aurrez aurreko zerbitzua ematen hasi badira ere, GIZek bere zerbitzua modu telematikoan eskaintzen ere jarraituko du: Whatsappez (688 81 99 50), emailez (giz@bermeo.eus), telefonoz (94-617 91 58) edota sare sozialen bitartez (Instagram, Twitter, Facebook, LinkedIn).