Eskola zaharreko iriste erraztasuna hobetu du Mendatako Udalak
Udalak sustatutako proiektuak 53-493,80 euroko aurrekontua eduki du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.
Mendatako Zarra auzoan dagoen eskola zaharreko sarbidea hobetu du Mendatako Udalak. Helburu nagusia eskola zaharrera joateko iriste erraztasuna hobetzea izan dela jakinarazi dute udal arduradunek, eta obrak dagoenerako bukatuta daude.
Duela 40 urtetatik txoko baten funtzioa du antzinako Mendatako eskola zaharrak, baina udalaren eraikina denez, udala “behartuta” dagoela bertan hobekuntzak egitera adierazi dute agintariek: “Nahiz eta gestio pribatua duen lekua izan, eraikin publikoa da, eta udala behartuta dago bertako irisgarritasuna hobetzera”.
Udalak sustatutako proiektuak 53-493,80 euroko aurrekontua eduki du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Hain zuzen, 27.369,93 euroko diru laguntza eman dio udalari. “Guk proiektua zehaztu genuen, baina aldundiaren laguntza behar genuen egiteko. Proiektuaren plana egin genuen, laguntzak jasotzera aurkeztu eta azkenean lortu genuen”, azaldu dute. Obrak abenduan, gabon aurretik, hasi ziren gauzatzen, eta bost hilabete inguru iraun dutela adierazi dut.
Egindako hobekuntzak.
Eskola zaharreko sarbidea hobetu dute. “Obra egin arte, eskailerak batzuk bakarrik zeuden eskolara sartzeko, eta eskailera horiek hobetzeaz gain, aldapa bat jarri dugu”, adierazi dute arduradunek. Barandak ere jarri dituzte. Hori horrela, sarbidea herritarren beharretara egokitu dute, “adin eta behar guztiei erantzunez”.
Halaber, eraikinaren kanpoandea ere itxuraz hobetu dutela jakinarazi dute.