Sabino Arana eta Nikolasa Atxikallende ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte barikuan eta zapatuan
Barikukoa euskarazko saioa izango da, eta zapatukoa, berriz, gaztelaniazkoa. Parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute.
Sabino Arana eta Nikolasa Atxikallende ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Zain Dezagun Urdaibaik. Sabin eta Nikoleren maitasun lekuak izeneko bisita gidatuak barikuan eta zapatuan egingo dituzte 18:00etan. Abiñako Urdaibaiko dendan hasiko da ibilbidea.
Barikukoa euskarazko saioa izango da, eta zapatukoa, berriz, gaztelaniazkoa. Parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute hurrengo telefono zenbakira idatzita: 646 77 60 01.
Edorta Jimenez idazleak gidatuko ditu saioak, Nikolasa Atxikallenderen biografia idatzi berri du-eta. Aranaren bizitzako azken bost urteetan Atxikallendegaz eduki zuen harremana kontatuko du, harreman horretan “esaguratsuak” izan zien lekuetan geldialdiak eginez.