Kortezubiko probalekua zabaldu dute
Erabiltzaileek aldez aurretik udaletxean hitzordua eskatu beharko dute, eta pertsona bakoitzak eguneko bi erreserba egin ahalko ditu.
Astelehenetik zabalik dago Kortezubiko probalekua. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 21:00etara bitartean erabili ahalko da, asteburuetan itxita egongo baita.
Erabiltzaileek aldez aurretik udaletxean hitzordua eskatu beharko dute, eta pertsona bakoitzak eguneko bi erreserba egin ahalko ditu, bata goizez eta bestea arratsaldez, ordubeteko iraupenagaz. Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, gehienez lau pertsona egon ahalko dira hitzordu bakoitzeko.
Probalekua jardueraren arabera erreserbatuko da, bakoitza prezio batekin. Herri kirolak egiteko 3 euro ordaindu beharko dira, asto eta zaldiek entrenatzeko 6 euro, eta idiekin aritzeko, berriz, 10 euro. Pilotalekua ere erabili ahalko da, eta hori erreserbatzeko bi euroko prezioa jarri dute.
Jakinarazi dutenez, ekintzak burutzerakoan errespetatu egi beharko dira osasun agintariek COVID-19a prebenitzeko ezarritako segurtasun eta higiene neurriak, bereziki gutxienez metro eta erdiko segurtasun distantzia mantentzeari buruzkoak: “Halakorik ezean, babes fisikorako neurriak hartu beharko dira”.