Koronabirusagatik Bizkaian baieztutako 3 positiboetatik 2 Bermeon eman dira
Egun gutxiren buruan, 3 positibo berri egon dira Bermeon; ekainaren 17an beste positibo bat egon zen.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, atzo koronabirusagatik Bizkaian baieztatu ziren 3 positiboen artean, 2 Bermeokoak izan ziren. Azkeneko kasua Bermeon hilaren 17an eman zen. Hortaz, egun gutxiren buruan, 3 positibo berri egon dira kostaldeko herrian.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 7 positibo baieztatu ziren atzo: Bizkaiko 3 positiboez gain, 3 egon dira Araban eta 1 Gipuzkoan.
Nekane Murga osasun sailburuak adierazi duenez, normaltasun berri honetan Osasun Sailak eta Osakidetzak “erne jarraitzen dute, kasuak arakatzeko, detektatzeko eta isolatzeko”.