Jende asko dabil martitzenetako azokan
Gaurkoan, postuetako batzuk baino ez daude Goiko Plazan, gainontzekoak datorren martitzenean izango dute lekua.
Koronabirusak behartutako geldialdiaren ostean, gaur bueltatu dira martitzenetako azokak Goiko Plazara eta herritarrek ez dute hutsik egin. Tarteka euria egiten duen arren, herritar asko bertaratzen ari dira.
Gaurkoan, postuetako batzuk baino ez daude Goiko Plazan, gainontzekoak datorren martitzenean izango dute lekua. Postu guztiek lan egiteko aukera izan dezaten, bi zatitan banatzea adostu dute saltzaileek eta Bermeoko Udalak.
Postu guztiak sartzeko, gainera, postuen neurriak murriztu behar izan dituzte. Azokan, indarrean dauden segurtasun eta osasun neurri guztiak behar bezala bermatu beharko dituzte, bai saltzaileek bai eta erosleek ere.