Ean ez dituzte San Juan jaiak ospatuko
San Juanak dira Eako jai nagusiak, baina beste herri askotan gertatu den modura, aurtengo udan horiek ospatu barik geratuko dira. COVID-19ak eragindako osasun-krisia dala eta, eta herritarren osasunari eta segurtasunari lehentasuna ematea “onena dela pentsatuz”, aurtengo San Juan jaien antolakuntza bertan behera uztea erabaki du Ieko Jai Batzordeak. Azaldu dutenez, bizi dugun egoera berezi honetan batzordeak ezin du ziurtatu herriko jaiak arriskurik barik ospatzeko segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko gai izango denik: “Hau dela eta, herritarrekiko eta bisitariekiko arduragaitik, aurten ez ditugu herriko festak antolatuko”.