Odola ematera deitu dituzte herritarrak, "beharrezkoa eta segurua" delako
Zapatuan eta astelehenean Gernika-Lumon egongo da odola emateko autobusa, eta martitzenean, berriz, Bermeon.
Eman odola, nigan bizi da Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak odola ematera bultzatzeko aukeratu duten leloa, eta kanpainari bultzada eman gura diote orain.
Izan ere, osasun sistemako organo emate eta transplanteen jarduerak ohiko erritmoa berreskuratu du berriro, COVID-19aren pandemiak eragindako salbuespen egoera eta gero. Azken hilabeteetan presazko eta lehentasunezko egoeran dauden pazienteentzako arreta bermatu da, baina operazioak martxan daude orain. Hala, pandemia egoeran odola ematea beharrezkoa eta segurua izan bada, eta orain are beharrezkoa dela diote Odolkideak elkartekoek: “Odola ematea beharrezkoa eta segurua izan da, eta orain ere bada. Izan ere, osasun sistema martxan dago”.
Odolkideak elkarteko kideek deialdi berezia egin diete herritarrei, odola ematera joan daitezen, “herritarren borondatea ezinbestekoa delako autonahikodunak izatera heltzeko”. Osasun eta higiene segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dituztela gehitu dute.
Ohi legez, odola emateko autobusa Gernika-Lumoko Foruen plazan egongo da, bai eta Bermeoko Lameran ere.
Odola emateko egutegia:
Gernika-Lumo
– Ekainak 6 (zapatua): 09:15etik 14:00etara bitartean, Foruen plazan.
– Ekainak 8 (astelehena): 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara arte, Foruen plazan.
– Ekainak 17 (eguaztena): 09:30etik 13:45era eta 16:30etik 21:00etara arte, Lameran.
Lekeitio
– Ekainak 19 (barikua): 10:00tatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era, Independentzia plazan.
– Ekainak 29 (astelehena): 17:00etatik 20:30era, plazan.