Gernikan obratan dagoen etxebizitza baten teilatuak su hartu du
19:15ak aldera piztu da sua Don Tello Kaleko 10. zenbakian. Etxebizitzak hutsik zeuden eta kalteak materialak izan dira
Don Tello Kaleko 10. zenbakiko teilatuak su hartu du 19:15ak aldera. Suhiltzaileak lanean aritu ziren hainbat denboran, eta kalea itxi behar izan zuten. Ondorioz, Iparragirre kaletik zihoazen ibilgailuak Beheko Ibarrara doan tren pasabidetik eta Adolfo Urioste kaletik desbideratu zituzten udaltzainek.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, etxebizitza hutsik zegoen sua piztu zenean, eta prebentzio modura, inguruko etxebizitzetakoak etxetik aterarazi behar izan zituzten.
Ez da zauriturik egon, eta sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira.