Gernika-Lumoko Udalak 100.000 euro banatuko ditu bonoetan, tokiko merkataritza eta ostalaritzan gastatzeko
Udalak eta Merkatari Elkarteak 5 eta 30 euro bitarteko bonuak kaleratuko dituzte, eta horien zati bat orainduko du udalak.
Hurbileko merkataritza dela krisiak gehien kaltetutako sektorea aintzat hartuta, Gernika-Lumoko Udalak 100.000 euroko diru sail bat prestatu du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko. Horretarako, 47.266 merkataritza bonu sortuko dituzte, Nik Gernikan izenekoak.
Jose Mari Gorroño alkateak udalerriko saltoki txikiekiko konpromisoa agertu du: “Saltoki eta ostalaritzan biziak et enpleguarekin konprometituak ditugu, eta guztion artean babestu egin behar ditugu”.
Hala, 30 eta 5 euro bitarteko lau txeke kaleratuko dituzte, eta udalak horien zati bat finantzatuko du; 30, 15, 10 eta 5 eurokoak izango dira txekeak. Kontsumitzaileek Turismo Bulegoan eskuratu ahalko dituzte bonoak, eta identifikazio agiria aurkeztu beharko dute.
Aukeratu ahalko diren bonuak hurrengoak dira:
- Merkataritza Bonoa: 30 euroko balioa izango da, eta horietatik 20 euro ordainduko ditu kontsumitzaileak. Beste 10ak udalak ordainduko ditu.
- Pintxo Bonoa: Bonu bakoitzak 15 euroko balioa izango du; 10 euro kostako zaio kontsumitzaileari, eta 5 udalari. 34.000 bonu kaleratuko dira, eta bonu horri esker, pintxoak edota pastelak kontsumitu ahal izango dira taberna eta kafetegietan.
- Menu Bonoa: 10 euroko balioa izango du, 7 euro kostako zaio kontsumitzaileari eta 3 udalari. Horregaz, eguneko menu bat edota karta bat kontsumitu ahalko dute bezeroek.
- Gourmet Bonoa: 5 euroko balioa izango du. 3 ordainduko ditu kontsumitzaileak eta 2 udalak. Ogitartekoak, hanburgesak, pizzak edota errazioak kontsumitzeko aukera ematen du.
Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko kanpaina bi zatitan egingo dute. Lehenengoan bonuen %70 jarri dute martxan, eta abuztuaren 30era bitartean egingo dute. Bigarren zatia, berriz, urritik azarora bitartean egingo dute.