Maietz Pazku jaiak bertan behera utzi ditu Sukarrietako Udalak
Sukarrietako herritarren segurtasuna eta gardentasuna bermatu asmoz hartu dute erabakia.
Maiatzaren 30ean eta 31n Sukarrietan ospatzekoak ziren Maietz Pazku jaiak bertan behera utzi ditu udalak.
“Osasun krisialdian erabakitako segurtasun arloko eta urruntzeko neurriek, Sukarrietako herritarren segurtasuna eta gardentasuna bermatzeko beharrak, eta udalaren konpromezuak erabakia hartzera eramaten gaitu”, azaldu dute udal arduradunek ohar bidez.
Erabakia ez dela erraza izan onartu dute, eta itxaron egin dugu egoerak hobetzen zuen ikusteko azaldu: “Baina gaur egungo egoeran ospatzea ere ezinezkoa dela uste dugu”. Hala, herritarrek erabakia ulertuko dutela espero dute arduradunek, “udalerriaren onerako baita”.