Merkataritza eta Turismo sektoreentzako laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak
Funtzionamendurako ohiko gastuak izango dira diruz lagunduko dituztenak.
Bi bilera egin dituzte gaur Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Isabel Muela Turismo eta Merkataritza sailburuordeak. Turismo sektoreagaz egin dute bat, eta bestea, berriz, merkatari elkarteekin eta federazioekin. Horiei onartu duten COVID-19ko Ezhoiko Laguntzen Programari buruzko azalpenak eman dizkie. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 30 milio euroko funtsa bideratuko du turismo, merkataritza eta ostalaritzara.
Sailburuak “beharrezkotzat” jotzen du sektore horientzako diru laguntzen lerro bat ezartzea, “Bizkai, Araba eta Gipuzkoako turismo eta merkataritza sektoreei bizirauten laguntzeko”. “Babesa” ematea dute asmo, bai eta pandemiak sortutako ondorioen eragina ahalik-eta txikiena izaten laguntzea ere, osasun alarma amaitzerakoan jarduera “lehenbailehen bizkortzeko”.
Laguntza hauek orain arte ezarri diren laguntzen osagarriak direla aipatu dute, eta bi zatitan banatuko dituzte. Lehenengo zatian, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako turismo eta merkataritzaren sektoreko balio katea osatzen duten eta jarduera eten beharra eduki duten pertsona fisiko eta juridikoak lagundu gura dituzte. Horregatik, Ezohiko Laguntzen aipatu programa autonomoei eta mikroenpresa eta enpresa txikiei zuzenduta dagoela diote. “Uste dugu tamaina handiagoko erakundeek gaitasun handiagoa daukatela bestelako laguntzak eskuratzeko”.
Bigarren zatiko diru laguntzak, berriz, jarduerak bizkortzera bideratutakoak izango dira.
Turismoa jarduera nagusitzat duten autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek eskatu ahalko dituzte laguntzak, baldin eta horien jarduera osasun alarmaren aldian guztiz etenda egon bada. Merkataritzan, berriz, txikizkako merkataritza duten autonomoak, mikroenpresak eta txikizkako enpresa txikiak izan daitezke onuradunak.
Funtzionamendurako ohiko gastuak izango dira diruz lagunduko dituztenak (hipoteka maileguak, alokairua, produktu feskoz hornitzeko erosketak…).