Muruetako San Isidro jaiak ez dira ospatuko
Koronabirusaren eraginez hartu dute erabakia, eta sanisidroak ospatzea "ia ezinezkoa" zela jakinda ere, "tristura handia" sortzen duela horiek bertan behera uzteak adierazi du Julen Karrion alkateak.
COVID-19aren kirisaren ondorioz, Muruetako San Isidro jaiak bertan behera uztea erabaki du udalak: “Erabaki zaila da, eta horregatik itxaron dugu denbora bat iragartzeko. Agian, bertan behera utzi behar ez izateko itxaropenagaz”.
Sanisidroak ospatzea “ia ezinezkoa” zela jakinda ere, “tristura handia” sortzen duela horiek bertan behera uzteak adierazi du Julen Karrion alkateak: “Tristura handia sortzen du beti gogotsu itxaroten den jai bat bertan behera utzi behar izateak”.
Hala ere, koronabirusak sortutako larrialdi egoera honetan “beharrezkoa” zela erabaki hori hartzea aitatu du: “Gizartearekin guztiok daukagun erantzukizuna iantzat hartuta, eta udalerri honetako bizilagunekin dugun konpromisoa oso kontuan izanda hartu dugu erabakia”.