Lorategietako jaiak bertan behera geratu dira COVID-19aren eraginez
Udalerriko lehenengo festak ez dira ospatuko, "kutsatzeko gune bat izan daitezkeelako". Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeraren luzapena betetzeko hartu dute erabakia.
Maiatzaren 1etik 3ra egitekoak ziren Lorategieta auzoko jaiak bertan behera utzi ditu Gernika-Lumoko Udalak, “koronabirusaren ondorioz”.
Udalerriko lehenengo festak ez dira ospatuko, “kutsatzeko gune bat izan daitezkeelako”. Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeraren luzapena betetzeko hartu dute erabakia: “Neurria COVID-19 koronabirusaren pandemiari aurre egiteko osasun agintariek gomendatutako neurriei jarraituz hartu da”.
Udalak azpimarratu duenez, agintarien lehentasuna da bizilagunen osasuna zaintzea. Hori horrela, Osasun Ministerioaren aurreikuspenen arabera, ez dira jende pilaketak baimenduko.