Udako jai eta ekitaldiei buruz berba egiteko batu da Urkullu aldundietako eta Eudeleko ordezkariekin
Ekitaldi soziokulturalak eta jaiak antolatzeko baldintzak eta mugak zehaztuko dituzte. "Lehen ikuspegi bat partekatzea" izan da gaurko bileraren helburua eta maiatzaren 8an berriro batzartuko direla iragarri dute.
Uda honetarako programatuta zeuden kultur ekitaldie, jaiei eta bestelako ekimen soziokulturalei buruzko “lan dokumentu bat” aurkeztu dute. “Lehen ikuspegi bat partekatzea” izan dela helburua esan du Urkulluk: “Gure helburua da maiatzaren 10erako adostasun eta ziurtasun perspektiba bat eskaintzea, horrelako ekintzak egin ahal izateko eman behar diren baldintza zehatzen inguruan, jakinda asko ezin izango direla egin”. Horretarako, maiatzaren 8an beste batzar bat egingo dutela iragarri du.
Osasuna eta segurtasun publikoa bermatzea beit izango direla lehentasunak esan du Lehendakariak. Irizpide argiak adostu dituztela eta kultur ekitaldiak eta jaiak antolatzeko baldintzak eta mugak zehaztuko dituztela jakitera eman du: “Dokumentu hori erakunde publikoen artean adostu ondoren, kultur eragileekin kontrastatuko d.ugu. Argitu nahi dugu ze aukera egon daitezkeen uda honetan kutur eta jai ekitaldiak egiteko”.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin, Bilboko, Gasteizko eta Donostiako alkateekin eta Eudeleko presidentearekin (Gorka Urtaran Gasteizko alkatea da) bildu da Urkullu goizean, Lehendakaritzan.