Ibarrangeluko herrigunean desinfekatze lanetan aritu dira aldundiko langileak
Herritarrak batzen diren gune nagusiak desinfektatu dituzte. Momentu honetan lehen lerroan lanean ari direnei eskerrak eman dizkiete udaletik, herriaren izenean.
Ibarrangeluko Elexalde auzoko gune nagusietan desinfektatze lanak egin dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko langileek.
Ibarrangeluko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion, zerbitzuak eta jendea batzen den lekuen garbiketa eta desinfektatze lanak egiteko, “ahal den neurrian eta beti ere urgentziazko lanak oztopatu barik”.
Hori horrela, herriko denda, farmazia, banketxea eta udaletxe inguruak desinfektatu dituzte.
Egindako lanagatik, udal ordezkariek esker ona agertu diete aldundiko langileei: “Orain dela gutxi Laidan gertatutako sutean, eta Bizkaiko suhiltzaileak eta Basalaneko langileak aritu ziren lanean, larrialdi latza kontrolatuz. Eurei guztiei eta lehen lerroan ari direnei, momentu gogor hauetan, eskerrak agertu gura dizkie Ibarrangeluko Udalak herritar guztien izenean”.