Busturitxef ekimenak jatekoak prestatzeko abilezia neurtuko du
Errezetak gaziak ala gozoak izan daitezkeela azaldu dute.
Etxean egon beharra dagoen honetan jende asko sukaldean ari da, eta Busturiko Udalak ere herritarrak jatekoak prestatzen jarri gura ditu. Horretarako Busturitxef ekimena antolatu dute.
Errezetak gaziak ala gozoak izan, berdin da. Busturiarren errezetak ezagutu gura dituzte, eta horretarako prestatzen dituzten errezeta horiek bideoan grabatzea eskatzen dute. Bideo horiek ondoren, liburutegia.busturia@bizkaia.org helbide elektronikora bidaltzea eskatu dute. Biltzen dituzten errezetekin YouTuben sukaldaritza kanal bat egitea da asmoa, Busturitxef izena edukiko duena eta denen eskura egongo dena.
Umeak zein nagusiak parte hartzeko aukera daukatela azaldu dute.
Bestalde, bide berdina erabilita, umeei eskulanak edota papiroflexia egiten bideotxoren bat grabatzea ere eskatu dute. Horiek, ondoren, herriko zaharren egoitzara bidali ahal izateko hango egoiliarren gozamenerako.