Hezkuntzako lan deialdiak bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak
Lan deialdiak noiz izango diren ez dute zehaztu oraindik.
Ekainaren 20ean egitekoak ziren hezkuntzako lan deialdiak bertan behera geratu dira. Lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako 1.148 lanpostutako eskaintza zen, eta, azkenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bertan behera uztea erabaki du.
Hala esan du, gaur goizean, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarriketan. Ez du eman azterketak egiteko data berririk, baina aurreratu du ez duela uste probak uda aitzinetik egingo direnik.
Irratiko elkarrizketan azaldu duenez, koronabirusaren krisia hasi zenetik, datak mantentzeko aukerarik zegoen edo ez aztertzen ibili dira Hezkuntza Sailean. Azkenean, baina, bertan behera uztea erabaki dutela dio.
Gaur arratsaldean Hezkuntza Saila sindikatuekin batuko dela esan du, erabakiaren nondik norakoak aztertzeko.