Funtsezko jarduerak bakarrik
Erabateko konfinamendua agindu du Espainiako presidente Pedro Sanchezek, eta funtsezkoak diren jarduerek bakarrik jarraituko dute lanean. Kazetariena futsezkoen artean jaso dute. Erabakia begi onez ikusi du EH Bilduk, koalizioaren ustez berandu heldu bada ere. Urkulluk eskatu dio erkidegoek funtsezko jarduerak zeintzuk diren erabakitzeko ahalmena izatea. Sancehez, baina, ez du onartu Urkulluren eskaera.
Bihar hasi [martxoak 30] eta apirilaren 9a bitartean etxean gelditu behar dute funtsezko jardueretan ari ez diren langileak ere. Hala adierazi zuen atzo gauean Espainiako presidente Pedro Sanchezek prentsaurrekoan. Erabateko konfinamendua agindu du Espainiak, eta jardun ekonomikoa gelditzea erabaki du, adituen gomendioei jarraituta, esan duenez. Ez-ohiko ministroen kontseilua egin du gaur,eta neurria onartu dute.
Funtsezkoak diren jarduerek bakarrik jararituko dute lanean estatu osoan, baita Hego Euskal Herrian ere, eta jardun horiek zerrendatu egin ditu Madrilgo gobernuak. Larrialdi egoeran, kazetarien lana funtsezkotzat jo dute.
Ondorioz, hurrengo bi asteetan ere, lanerako baimena ez duten herritarrek azken bi asteetan bezala atera ahal izango dira kalera: jan-edanak erostera, osasun etxera joateko… Baina ezingo dira lantokietara joan, funtsezko sektoreren batean lan egiten ez badute.
Asteburuetako jarduna astegunetan ere. COVID-19 birusaren hedapena geldotzeko asmoz hartu du Espainiak neurri berria, eta asteburuetako jarduna eta mugikortasuna izan dadila astegunetakoa ere; hau da, txikiagoa. Kutsatuen kopurua gutxitzea da asmoa, eta, aldi berean, osasun zentroetako zainketa intentsiboetako unitateen «kongestioa arintzea» .
Birusagatik kutsatutakoen gandorra ikusiak hasiak direla aipatu du Espainiako presidenteak, eta momentu honetan zaintza neurriak indartu behar direla, “borroka areagotu”. Halaber, ohartarazi du egun “oso gogorrak” direla gizarteak aurretik dituenak.
Beraz, astelehenetik aurrera, alarma egoera ezartzeko dekretuan aipatzen diren sektoreetan lan egiten dutenek joan daitezke lanera. Alabaina, Espainiako gobernuburuak atzo aurerratu zuen aurreko dekretua indarrean jarri zenean, aukera eman zitzaiela industriaren zati handi bati eta eraikuntzaren sektoreari beren jardunarekin jarraitzeko, baina astelehenetik aurrera jada ez dela horrela izango. Era berean, osasun materiala fabrikatzera egokitu ez diren lantegiek edo elikagaien, horniduren eta behar handiko ondasunen hornidurarako ez direnek ere ateak itxi beharko dituzte.
Erabakia, berandu batzuentzat, gehiegizkoa besteentzat. Erabakia begi onez ikusi du EH Bilduk, koalizioaren ustez berandu heldu bada ere. EAJk, bestalde, harridura erakutsi du Espainiaren moduengatik. Jeltzaleen ustez, funtsezko jarduerak zein diren zehaztu gabe eta erabakia hartzeko orduan kontuan hartu dituen adituen irizpideak azaldu gabe hartu du erabakia Espainiak. Eusko Jaurlaritzako presidente Iñigo Urkulluk gutuna bidali dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu dio erkidegoek funtsezko jarduerak zeintzuk diren erabakitzeko ahalmena izatea. Sancehez, baina, ez du onartu Urkulluren eskaera.
Jeltzaleak, halaber, kexu agertu dira, gainera, bezpera arte halako neurriak hartzearen beharrik ez zegoela esan zielako Madrilgo gobernuak.
Sindikatuek, bestalde, ontzat jo dutee Sanchezek iragarritakoa, baina neurriak langileentzat izango dituen ondorioekin kezka agertu dute. ELA ez dator bat galdutako orduak errekuperatu behar horrekin. LABek, berriz, salatu du etenaldia langileen kontura dekretatu duela Espainako Gobernuak, eta patronalak ere kostuak bere bizkar hartu behar dituela uste du.
Confebaskek, berriz, gaitzetsi egin du Pedro Sanchezen erabakia eta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresarien elkartekin batera “arduragabetzat” eta “hausnargabetzat” jo dute. Pandemia honek aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko eta soziala ekarriko dituela esan du patronalak, eta horren aurrean beharrezkoa dela gutxieneko ekoizpen bat mantentzea.