Dagoeneko Busturialdeko 12 herritara zabaldu da COVID-19 birusa
Atzo baino bederatzi gehiago daude eskualdean, 69 guztira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak haruta, emakumeengan duen inzidentzia haziz doa
Busturialdeko 12 udalerritan antzeman dituzte, dagoeneko, COVID-19 birusagatik kutsatutako kasuak. Azken 24 orduetan, Sukarrietan ere positibo bat baieztatu du Osasun sailak. Azken 24 orduetan, baina, hamabi udalerri horietan konfirmatutako kasuak bederatzi gehiago dira: 69 dagoeneko Busturialdean. Hain zuzen, Bermeok 34 kasu baieztatu ditu (+4); Gernika-Lumok 18 (+2); Busturiak 6 (+1); Arratzuk 2 (+1); beste 2 Mundakak eta bana Elantxobek, Ereñok, Gautegiz Arteagak, Ibarrangeluk, Kortezubik, Morgak eta Sukarrietak (+1).
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak hartuta, diagnostikatutako kasuen artean emakumezkoen kopuruak gora egiten du: %52,1 dira. Hiru herrialdeotan 5.136 kasu positibo diagnostikatu dituzte, 241 hil dira eta 1.023 sendatu edo alta hartu dute.