Domekan egingo dute Kabelinatxe Eguna, Nabarnizen
Ajangizko Artxubek eta Ibarruriko Baso Txoritxuk ere parte hartuko dute dantza saioan
Nabarniz eta Ereñoko ume eta gazteak biltzen dituen Kabelinatxe dantza taldeak bere eguna ospatuko du domeka honetan. Hain zuzen, Nabarnizen egingo dute oraingoan ospakizuna.
12:30ean hasita, hiru dantza talde bilduko dira herriko frontoian. Dantza alardea izango da domekakoa, eta horretan parte hartuko dute 3 urtetik gorako dantzariek. Kabelinatxe dantza taldeagaz batera ariko dira Ajangizeko Artxube dantza taldea eta Ibarruriko Baso Txoritxu.
Dantza ikuskizuna amaitu ostean, Kabelinatxe egunean parte hartu izana eskertzeko hamaietakoa egingo dute denek batera, frontoian bertan.