Basogintzari buruzko berbaldia emango dute Ean
Besaiako Keko Alonsok 'eta orain zer?. Basogintza aukerak' aurkezpena egingo du eguen arratsaldean, Eskolondon.
Basogintzari buruzko ‘eta orain zer?’ aurkezpena egingo du Besaia, Lorekologia & Bestelako Basogintzako eta Kolore Guztietako Basoak-eko Keko Alonsok eguenean [martxoak 12], 19:00etatik aurrera, Eskolondon.
Bizisare elkarteak antolatu du eta aholkularitza saioa izango da, eta hiru fasetan egingo dute. Gaur egungo baso-egoeraren azerketa egin eta alternatibak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, baso-alternatibetan aurrera egiteko gogoa daukatenen baso-lurren jabeak identifikatzea eta talde-aholkularitza emotea ere badira saioaren helburuak.
Antolatzaileen berbetan, azken urteotan Pinus Radiata “krisi latzean” sartu da, eta gainera, Xingola Marroia eta Xingola Gorria deituriko gaixotasunek eragindako kalteek “larritu” egin dute krisi hori. Bizisare elkartekoak aitzindari izateko bokazioa daukatenei eta eukaliptua landatzea ez den beste aukera bat aurkitu gura dutenei jabeengana zuzendu zaizkie: “Aholkularitza eskaini eta zuen lursailetan Naturarekiko Hurbileko Basogintza edota Kontserbazio Basoak garatzeko aukera luzatu, kostuak gutxituko dituen dinamika kolektiboa mahai gainean jarriaz”.
Morgan ikastaroa. Bestalde, Alonso Morgan egongo da barikuan [martxoak 13]. Bestelako basogintzarako aukerak ikastaroa emango du 19:00etatik aurrera, Kultur Etxean.
Izan ere, Morga osasuntsu lelopean bertoko basoei buruzko bi ikastaro antolatu ditu Morgako Udalak. Aurreko barikuan egin zuten lehen saioa, eta gaur egungo baso-ustiapenaren egoera aztertu zuten orduan.