Auzoetara bisitak egingo ditu Gorroñok asteburuan
Lorategietan izango da zapatuan, eta Lumon domekan
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok herriko auzoetara egiten dituen bisitei jarraipena emango die asteburu honetan. Hain zuzen, Lorategieta auzoan izango da Gorroño zapatuan, eta Lumora igoko da domekan.
Herritarren eskaerak eta iritziak bertatik bertara ezagutzeko asmoagaz bilduko da auzotarrekin. Hala 12:30ean ipini dute hitzordua Lorategietan bizi diren gernikarrekin. Auzune tabernan batuko dira.
Domekan, Lumo auzoan, eguerdian ipini dute hitzordua –12:00etan–. Auzo horretan bizi direnekin Lumoko txokoan bilduko da alkatea.