Martxan da Berbalagun egitasmoa Busturian
Talde bat eratu dute; barikuetan batuko dira, 12:00etan, Axpen.
Bariku arratsaldean egin zuten egitasmoaren aurkezpena Altamirako kultur etxean. Bertaratu ziren herritarrak “gogotsu” zeudela azaldu dute antolatzaileek. Hala, talde bat eratu dute; barikuetan batuko dira, 12:00etan, Axpen. Diotenez, ondo legoke iazko proba pilotutik eratutako talde pilotuak ere jarraitzea. Horiek bariku arratsaldeetan batzen ziren Altamirako kultur etxean
Informazio gehiago jasotzeko edo talderen batean izena eman gura dutenek 607 60 95 80 telefono zenbakira deitu ahalko dute, Busturiko udaletxean ere eman daiteke izena.