Azken lan istripuak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Bermeon
Eguaztenerako jarri dute ordua; 19:30ean, San Migeleko eskaileretan.
Joan den barikuan bi langile hil ziren Azkoitian lan istripuz. Gogorarazi dutenez, 2020an 16 dira Euskal Herrian hildako langileak, eta 2 desagertuta daudenak.
“Nahikoa dela” esateko kalera aterako dira bermeotarrak. Elkarretaratzea egingo dute eguaztenean, 19:30ean, San Migeleko eskaileretan.
Elkarretaratzea baino lehen, langileen asanblada egingo dute; 18:30ean jarri dute ordua, Kabidxen.