Nabarnizek gailurrak, paisaia, kultura eta ohiturak uztartzeko hiri plana egin gura du
Herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela esan du udalak
Nabarniz eta bere gailurrak. Herriko gailurrek Nabarnizko paisaian duten eragina aztertuko du udalak. Horretarako, ekintza plana garatu nahi dute udal agintariek, herritarren laguntzarekin. Besteak beste, zenbait ibilbide finkatuko dituzte. Nabarnizko gailurrak ardatz hartuta, herriaren ingurumen eta kultur ondarea ezagutzera eman eta babestea da planaren xedea.
Hori zehazteko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela esan du udalak, nork bere iritzia eta herriari buruz duten ezagutza partekatu ahal izateko.
Hori dela eta, herri batzarra egingo dute zapatuan, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
Hiru fase. Ekintza planak hiru fase izango ditu: dokumentazioa aztertzea izango da lehenengoa, kanpo-lanak egitea bigarrena eta ibilbideak proposatu hirugarrena.
Hain zuzen, herritarren ekaarpenak hiru faseetan beharko dituztela jakinarazi dute. Plan hau garatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du udalak.