Xixiliko gazte taldeak urrezko domina irabazi du Macarena Milla Torneoan
VI. Macarena Milla Torneok 46 klubetako 350 gimnasta batu ditu asteburuan, Jai Alai frontoian.
VI. Macarena Milla Torneoan Euskal Herriko zein Espainiako ordezkariek parte hartu zuten, asteburuan, eta gazte mailan Xixili izan zen onena; Ipurua eta EDM Torrelavegak osatu zuten podiuma.
46 klubetako 350 gimnasta batu ziren, Jai Alai frontoian. Izan ere, Euskal Gimnastika Federazioak eta Bizkaiko Gimnastika Federazioak antolatutako txapelketan, oinarrizko federatuak eta absolutu mailako gimnastak bakarka eta taldeka lehiatu ziren, zapatu goiz eta arrtsaldean eta domeka goizean.
Xixili klub bermeotarraren sortzaile eta entrenatzaileetako bat izan zen Milla, eta haren omenez antolatzen dute txapelketa urtero, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.