Mundakako Gure Esku Dagok kanpaina berria aurkeztuko du bihar
Herriz herri egingo ditu aurkezpen ekitaldiak datozen egunetan
Mundakako Gure Esku Dagok erreferendumaren aldeko herri ekimena aurkezteko ekitaldia egingo du bihar. 19:30ean ipini dute hitzordua, Tribisarrospen.
Hamaika gara erreferendumaren alde lelopean, ekimen berria hasi du Gure Esku Dagok, eta herriz herri egingo ditu aurkezpen ekitaldiak datozen egunetan. Ereñon, berriz, eguaztenean egin zuten aurkezpena, herriko txokoan.
Sinadura bilketa hasi du erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimenak, eta horretan parte hartzera deitu gura ditu Euskal Herriko herritarrak, baita Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak.