'El viaje de Aixa' eleberria aurkeztuko dute bihar
Baldatikako Kultur Aretoan egingo dute aurkezpena; bihar, 19:00etan.
Foruko Udalak antolatutako aurkezpena 19:00etan izango da bihar, Baldatika auzoko Kultur Aretoan.
Inma Roizek idatzi du eleberria, eta ilustrazioak Rober Garai gernikarrarenak dira. Biharko aurkezpenean Roiz eta Garai egongo dira azalpenak ematen.
Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.