Azkunaga eta Ormaetxea txapeldunorde geratu dira Bizkaiko eskolartekoan
Arkupeko pilotariek Lemoaren kontra galdu dute Bizkaiko Eslolarteko Eskuz Binakako Txapelketaren finala. Berdinketa hausteko hirugarren setean erabaki da txapela.
Harmaila bete jende eta kantxa bete joko. Iurretako Olaburu pilotalekuak hartu zituen zapatuan (otsailak 29) Bizkaiko Eslolarteko Eskuz Binakako Txapelketaren finalak. Arkupeko Unai Azkunaga eta ibai Ormaetxea gernikarrek Lemoa izan zuten aurrean Umeak BA mailan.
Lehen bi setak oso ezberdinak izan ziren. Erraz irabazi zuten gernikarrek lehenengoa, lemoarrei aukerarik emon barik (10-1). Bigarrenak, baina, ihes egin zien. 5-10 galdu zuten Azkunagak eta Ormaetxeak. Hirugarren setak erabaki zuen neurketa: 3-5ekoagaz, lemoarrek jantzi zuten txapela.
Lehen seta pentsa baino errazago irabazi dugu, eta bigarrena estu joan arren, aurkariek irabazi dute. Gure bikotea bixka bat nekatuta ailegatu da, eta huts batzuk egin ditugu atzean”, zioen finalaren amaieran Aitor Etxebarria Arkupeko entrenatzaileak.
Txapelketaren balorazio ona egin du Etxebarriak: “Txapelketa ona egin dute, eta merezita heldu dira hona. Batek irabazi behar du, eta gaurkoan beste aldera jausi da balantza”.